El sílex de Barrika a vista de microscopio

Argazkiakn argitaratua | Idatzi iruzkina

Los acantilados de Barrika

Argazkiakn argitaratua | Idatzi iruzkina

Silexaren ontasunak

Homosapiensaren bizitzaren ehuneko laurogeita hemeretzian, silexez egindako tresnei esker iraun zuen espezieak. Zergatik erabiltzen zuten silexa, ordea, eta ez beste harri mota bat?

Silexaren ezaugarri mineralogiko bikainengatik: mineral gogorra da, eta erraz lantzen da, erresilientzia urria eta egitura erregularra dituelako (isotropikoa); hala, teknika oso konplexua erabiltzeko beharrik gabe aise eman dakieke nahi den forma eta bolumena zizelkatutako harri ezpalei. Ezaugarri horiei guztiei esker, silexa da zizelkatzeko harririk egokiena.

Bestalde, Barrikan dago Kantauri aldeko silexezko azaleratze handiena eta nagusietakoa; eta horrekin batera kontuan hartzen badugu aurrez esandako guztia, ez da harritzekoa Historiaurreak hartzen dituen milaka urteetan itsaslabar hauetan hain jarduera bizia izana.

Baina nondik dator silexa benetan? Silexak jatorri organikoko kareharrizko itsas

Barrikako silexaren ikuspegia: kuartzo mikrokistalinoz (nicol paraleloak) osatua da, eta belaki espikula opalinoen arrastoak ikusten dira. Belaki horien hondakinak dira, hain zuzen, silexa (SiO2) eratzeko behar den silizioaren (Si) iturri biogenikoa. Eskala: Argazkiaren zabalerak bi milimetro inguruko neurria adierazten du. Javier Elorzak utzitako argazkia.

metaketak dira: algen, silize ugariko itsas trikuen, diatomeen eta abarren metaketak. Horiek guztia itsas hondoan pilatu, eta silexa eratzen dute, artean deskribatu gabeko genesi bitxi baten ondorioz.

Vista del sílex de Barrika formado por cuarzo microcristalino (nícoles paralelos), donde se aprecian restos de espículas de esponjas opalinas. Los restos de estas esponjas son la fuente biogénica del silicio (Si), necesaria para formar el sílex (SiO2). Escala: La anchura de la foto equivale aproximadamente a dos milímetros). Javier Elorza

Vista del sílex de Barrika formado por cuarzo microcristalino (nícoles paralelos), donde se aprecian restos de espículas de esponjas opalinas. Los restos de estas esponjas son la fuente biogénica del silicio (Si), necesaria para formar el sílex (SiO2). Escala: La anchura de la foto equivale aproximadamente a dos milímetros). Javier Elorza

Silexa, labur esanda, jatorri biologikoko harri bat da, plataforma kontinentaletan edo haien ertzetan eratzen dena. Barrikan, oso baldintza berezietan sortu da. Ustiatzen dena ez da harri barruko silexa, olistrostomos deritzen mailetakoa baizik; hau da, plataforma kontinentalaren ertzean labaintzen diren buztin tankerako masa handietakoa. Gainerako silex noduluekin gertatzen denaz bestela, geruza horiek ez dute jasaten toleste prozesurik eta flyscharen orogenesirik. Hala, olistrostomos mailetako silexezko noduluak ez dira hausten tolestearen eraginez, eta, jakina, horietantxe kokatuta daude silex tailerrak.

Ondare geologikoan argitaratua | Idatzi iruzkina

Polenak, sedimentuak eta animalien hondakinak: beste altxor arkeologikoak

Metodo zientifikoaren bilakaerari esker, aurrerapen harrigarriak egin ahal izan dira orain arte ilunak ziren zenbait gertaera eta agertokiri buruz. Urrun gelditu da XIX. mendeko zientzia-aurreko arkeologia hura; karreraren parte handi bat antzinako zibilizazioen monumentu handien eta altxor ezkutuen bila eman zuten lehen arkeologo-esploratzaile haiek; zaharkinen bildumazaletasuna gehiago zirudien arkeologia hura, Europako arkeologia museo nagusietako bilduma zabalak elikatu dituena.

Hastapeneko urrats haietatik gaur egunera, goitik beherako aldaketa gertatu da arkeologiaren esparruan, eta metodo zientifikoa finkatu da ikerketa eta lan iturri gisa. Arkeologoentzat, funtsezkoena ez da pieza bera, baizik eta zer testuingurutan agertu den, non aurkitu duten, zer objektu zituen inguruan eta zer erlazio duen gainerako aurkikuntzekin: “erregistro arkeologikoa” deritzona, aurkikuntza arkeologikoari dagozkion datuak, hari atxikitakoak eta aurkikuntzak erlazionatzeko bidea ematen dutenak; labur esanda, estratigrafia eta haren edukia. Horixe da XIX. mendeko bildumazaletasunaren eta gaur egungo arkeologiaren arteko aldea.

Estratigrafia arkeologikoak elkarren gainkako estratu edo geruzen antolaera eta horien arteko erlazio kronologiko eta sekuentzialak aztertzen ditu. Beste era batera azaltzeko, pentsa dezagun hainbat belaunalditan zehar jendeak zabortegi modura erabili duela gune jakin bat, eta gune hara bota dituela zaborra, traste zaharrak eta hondakin organikoak. Nola jakin noiz bota zituzten zabor jakin batzuk –adibidez, altzari batzuk– zabortegira? Bada, hondakina aurkitutako geruzaren arabera, modu erlatiboan (azpiko geruzak gainekoak baino antzinakoagoak dira); eta altzari motaren eta estiloaren arabera, modu absolutuan. Tipologiak eta teknologiak estratu bakoitzeko tipo edo ereduak eta tresnak aztertzen dituzte. Eta, zorte ona izanez gero eta lurzorua hondakinak kontserbatzeko egokia gertatuz gero, modu naturalean metatutako animalia hezurren aztarnak iker daitezke paleontologiaren bidez. Ggizakiak ehizaren bidez harrapatutako animalien hezur hondakinak, berriz, arkeozoologiak ikertzen ditu.

Begi hutsez ikusten diren hondakinetan oinarrituta, hipotesi asko egin daitezke Historiaurreko komunitate haien bizimoduari buruz, noski. Baina badakizue zenbat informazio eskain dezakeen aztarnategi arkeologiko batean induskatutako lur eskutada batek? Izugarrizko informazio pila! Batik bat, ingurumenari buruzkoa: lur hori metatu zenean zer klima baldintza zeuden (hotza edo beroa, hezea edo lehorra, sedimentologiaren eta geokimikaren bidez); zer-nolako landaretza zegoen (palinologiak ikertzen dituen polen fosilen bidez); zer egur erabiltzen zen sua egiteko edo zer landare erabiltzen zituzten eta bihurtu diren ikatz (antrakologiari eta arkeobotanikari esker); gizakiaren presentzia iraunkorra edo aldian aldikoa zen, edo, Neolitoaz geroztik (nekazaritza eta abeltzaintza sortu zirenez geroztik), abereak ukuiluetan hazten zituzten (mikromorfologiari esker); etab.

Zabaletxen, zehazki, lurzoruaren, polenen eta ikatzen azterketa analitikoak egiten ari dira oraindik (sedimentologia, geokimika eta mikromorfologia). Karbono 14 metodoaren bidez datazio bat egin ahal izan da (28.000 urte ingurukoa), eta analisi gehiago egin beharko dituzte.

Aurrez, prospekzio geofisiko bat ere egin zen (georradar bidez: lurrera bulkada elektromagnetikoak igortzen dira, eta lurraren ezaugarrien eta edukiaren araberako erantzuna jasotzen da), Zabaletxeko dunaren parte handi batean (1.700 metro koadro inguruko hedadura).

Georradar bidezko prospekzioa. 2009ko ekinaldia.

Zundaketa estratigrafikoaren kontrastearen bidez jakin dugunez, georradarrak maila estratigrafikoak bereizi eta identifikatu ditu, baita hainbat gorabehera ere, aurreragoko ekinaldietan ikertuko ditugunak, haien jatorria zein den zehazteko (hau da, giza jardueraren ondoriozkoak diren edo jatorri naturalekoak diren jakiteko).

Argazki hauetan ebaketa estratigrafikoa ikusten da, baita lur laginak nola ateratzen ditugun ere, polena aztertzeko eta sedimentologiako eta mikromorfologiako ikerketak egiteko. Bloke horiek erretxinaz estaltzen dira gero laborategian; eta blokeak moztu eta leunduta, lamina mehe batzuk prestatzen dira, luparekin eta mikroskopioarekin ikertzeko.

Analisirako teknika horiez guztiez gainera, arkeologoak data absolutuak lor ditzake zenbait metodo erabilita, aztarnategi bakoitzari buruz aurreikusitako antzinatasunaren arabera: termoluminiszentzia, paleomagnetismoa, isotopo erradioaktiboen neurketa (karbono 14, uranio serieak, potasioa-argona, etab.). Gai horri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazue Bilboko Arkeologi Museora: metodo arkeologikoaren nondik norakoak bitarteko interaktiboen bidez modu erraz eta didaktikoan azalduko dizkizuete han.

Ondare arkeologikoan argitaratua | Idatzi iruzkina

Barrikako marearteko zabalgunea, altxor horizontala

Orbela enpresako Jone Miren Gil biologoak Barrikako marearteko zabalguneari buruzko testu hau prestatu digu.

Barrikako altxor natural nagusietakoa itsaslabarrak dira, zalantzarik gabe; balio handiko elementuak dira, bai paisaiaren ikuspegitik bai naturaren ikuspegitik. Itsaslabar horietan, animalia eta landare espezie askoren bizitoki diren formazio geologiko berezi batzuk daude: marearteko zabalguneak.

Marearteko zabalguneak –abrasio plataforma ere deituak– harrizko gainalde lauak dira, olatuek eta haizeak itsaslabarren oinarrian eragindako higaduraren ondorioz sortuak. Barrikako itsaslabarretako harri sedimentarioak osatzen dituzten materialak orain dela milioika urte hasi ziren ozeanoaren hondo sakonean geruzaz geruza jalkitzen, eta flyscha osatu zuten horrela: hostorearen antzeko egitura perfektua. Aurrerago, mugimendu tektonikoen eraginez, sedimentu horiek goratu eta tolestu egin ziren, eta horrelaxe sortu ziren gaur egungo itsaslabarrak.

Autor Imanol Artolazaga

Itsasbeheran, argi ikusten dira estratuak; ildo moduko batzuk dituzte, eta putzuak eta kubetak eratzen dira horien artean. Putzuetan muturreko baldintzak izaten diren arren –edo horrexegatik, agian–, bioaniztasun aberatsa dute, eta itsasaldien arabera etengabe aldatzen den ingurune horretara egokitutako hainbat organismoren aterpe dira.

Barrikako udalerriko hiru hondartzetatik Meñakozkoa da aipagarriena, bioaniztasunari dagokionez. Dirudienez, bi arrazoi nagusiri esker dauka halako aberastasuna: askotariko giroak izateari esker (kubetak, harea, boloak, harriak), eta Nerboi-Ibaizabal itsasadarraren eraginpeko eremuan egoteari esker, hondartza horretan bizi diren espezieak elikatzeko askotariko materialak iristen baitira handik.

Meñakozen itsasoko hornogabe talde guztietako animaliak bizi dira; itsasbeheran, aise ikusten dira anemonak, itsas trikuak eta itsas izarrak. Ugariak dira orobat poliketo zulatzaileak (Cirratulus adibidez) eta ibiltariak (Nereis adibidez, itsas zizare baten gisakoa).

Autor Imanol Artolazaga

Autor Imanol Artolazaga

Muskuiluak, karrakelak eta karramarroak ere ageri dira, baita askotariko alga gorriak eta berdeak ere: Corallina, Codium, Gelidium, Ulva… Beste alga batzuk –hala nola diatomea mikroskopikoak– ezin ikus daitezke begi hutsez, baina litekeena da haien silizezko kanpo eskeletoek Barrikako silexa eratzea zenbait milioi urte barru, belaki eta itsas trikuen hondakinekin batera.

Angel Dominguez marrazki naturalistan espezializatutako ilustratzaileak marearteko zabalguneko bizitzari buruzko irudi hau oparitu digu.

Ondare geologikoan argitaratua | Idatzi iruzkina

Barrikako marearteko zabalguneko flora eta fauna: etorkizuneko silexa?

Joseba del Villar argazkilari naturalista ezagunaren eskuzabaltasunari esker, Barrikako marearteko zabalgunean bizi diren zenbait izakiren argazki paregabeak ikusteko aukera dugu.

Muskuiluak, karrakelak eta karramarroak ere ageri dira, baita askotariko alga gorriak eta berdeak ere: Corallina, Codium, Gelidium, Ulva… Beste alga batzuk –hala nola diatomea mikroskopikoak– ezin ikus daitezke begi hutsez, baina litekeena da haien silizezko kanpo eskeletoek Barrikako silexa eratzea zenbait milioi urte barru, belaki eta itsas trikuen hondakinekin batera.

Argazkiakn argitaratua | Idatzi iruzkina

Argazkiak

Argazkiakn argitaratua | Idatzi iruzkina