Helburuak

Blog hau argitaratuz, honako helburu hauek bete nahi ditugu:

1- Barrikako udalerriko Historiaurreko biziguneen historia ezagutaraztea eta zabaltzea, bost helburu hauekin:

  • Meñakotzeko hareatzen balio historikoa eta ondare balioa agerian uztea, eta, bereziki, ondare horren hauskortasunaz edo hura hondatzeko arriskuaz ohartaraztea.
  • Ohartarazte lan horren bidez, Barrikako eta inguruetako herrietako biztanleek dagokizuen erantzukizuna zuen gain hartzea, aztarnategia nahiz ingurua babesteari begira.
  • Barrikako udalaren, arkeologo taldearen eta zuen arteko komunikaziorako kanal bat sortzea.
  • Aztarnategiari buruzko sustapen proiektuen eta hari balioa emateko ekimenen berri ematea.
  • Zuen partaidetza sustatzea, zabalkunderako eta balioa emateko dinamiketan.

2- Arkeologiari buruzko interesa piztea, ekinaldi arkeologikoen inguruabar guztiak erakutsiz: aztarnategi arkeologikoen arazoak –eguraldiaren gorabeherak, jarduera bidegabeen ondorioz lekukotasunak suntsitzea…–, erabilitako teknikak eta aplikatutako metodologia, etab.

3- Gainera, harremanetan jarri nahi dugu gaiari buruzko esperientziak, ezagutzak, loturak edo jakin-minak bultzatuta bere ezagutzen eta esperientzien berri eman nahi duen ororekin. Horretarako, ondare arkeologikoaren adiskideen foro edo komunitate birtual bat osatu nahi dugu, eta zinez eskertuko genizueke ahalegin horretan parte hartzea.

Iruzkinak itxita daude.