Izan gure berri

Zuetako batzuek jakingo duzue zer den RSSa; hortaz, argitu nahi dugu post hau “lehenetsiak” aukeraren garaia gainditu nahian dabiltzanentzat dela, edo sigla horien esanahia zein den ez dakitenentzat.

Bada “edukiak sindikatzea” izeneko tresna bat; ingelesez, Really Simple Syndication deritzo, eta hortik dator RSS laburdura. Zuetako askok ikusiko zenuten zeinu hori prentsa digitalean eta edozein blog edo webgunetan. Javier Celayak ezin argiago definitu zuen: “Sareko edozein tokitan argitaratutako edukiak berriro hedatzeko kode informatiko sinple bat da RSSa”. Hala, sinbolo hori blog edo artikulu bati atxikita ikusten duzuenean, aski izango duzue edukien atxikitzaile edo batzaile batean alta egitea, eta hantxe batu edo atxikiko dugu aldez aurretik kopiatutako RSS iturria. Guztiz gomendagarria da: irakurketa errazten du, postak argitaratu ahala iritsiko zaizkizue, eta, hala, ez duzue bloga irekitzen ibili beharrik izango berrikuntzaren bat dagoen begiratu nahi duzuen oro. Eta, orain, erantzun diezaiogun galdera izarrari: Zer da edukien irakurgailu edo batzaile bat? Oso erraza. Googlek doan eskaintzen du bat, oso erabilerraza: google reader. Horixe da gehien erabiltzen dena, eta googleren hasierako pantailan aurkituko duzu, “Gehiago” hegala zabaldua. Gainerako guztia badakizue: ingurune atsegina, erabilera erraza, etab.

Iruzkinak itxita daude.