Nola parte hartu

Bloga ez da komunikaziorako bide soil bat, elkarrizketarako bide bat baizik. Horrek esan nahi du helburu nagusia zuekin elkarreraginean aritzea izango dela, gai bitxia edo erakargarria iruditzen zaizuenekin (jakiteak, kalterik ez) nahiz orain hemen aztertuko ez ditudan hainbat arrazoi direla medio harekiko interes bereziren bat duzuenekin.

Horretarako, funtsezkoa izango da informazioa bi norabideetan trukatzea. Gure helburua Barrikako arkeologiaren historia eta iragan urruna ezagutaraztea da, baita Barrikan egiten diren arkeologia lanen nondik norakoen berri ematea ere, aurrerago sor daitezkeen beste gai batzuk lantzeaz gainera. Zuei dagokizuenez, blog honen edukietan parte har dezazuen nahiko genuke, zuen argazkiak, bideoak edo lekukotasunak bidaliz, betiere blogaren edukiei buruz, jakina. Era berean, hemen aipatzen diren gaiei buruz sortzen zaizkizuen zalantzak argitzen ere saiatu nahi dugu.

Iruzkinak itxita daude.